ADIN GUZTIETAKO EMAKUMEZKOEN EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA

(2018ko ekainaren 16tik 17ra, Gasteizen)



 

Aldabe Herritar Gunean jokatu zen (Gasteiz, Araba), larunbat eta igandean. Ordubeteko partidak izan ziren, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA (BOST TXANDA JOKATU ONDOREN)

 

1)      Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia) (2.055) – 5 puntu.

2)      Haizea Salvatierra Alzorriz (Nafarroa) (1.621) – 4 puntu.

3)      Irene Garcia Bolaños (Bizkaia) (1.361) – 3 puntu.

4)      Gisela Gaviria Valencia (Bizkaia) (1.488) – 3 puntu.

5)      Maria Jesus Saez de Jauregi Suso (Araba) (1.560) – 2’5 puntu.

6)      Haizea Tornay (Gipuzkoa) (1.357) – 2 puntu.

7)      Pino Vicedo Rubio (Gipuzkoa) (1.667 euskal elokoa)– 2 puntu.

8)      Maria Teresa Junquera Ciaurriz (Araba) (1.435) – 1’5 puntu.

9)      Ayala Barcala Arauz (Araba) (1.329) – Puntu bat.

10)  Lorea Azkarate Martin (Araba) (1.017) – Puntu bat.

 

         EIHARTZE BUIZAREN HIRUGARREN TITULUA

 

ajedrez + eihartze buiza bilaketarekin bat datozen irudiak

            Eihartze Buiza Prieto bizkaitarra berriz nagusitu da eta dagoeneko palmaresean Ainhoa Barrio Ugidos harrapatu du: Hiruna titulu. Azkeneko 6 urteetan lortutakoak, gainera. Lehia horretatik kanpo dago orain Portugaleteko jokalaria, azkeneko bi urteetan ez baitu parte hartu. Bitartean, 18-19 urte inguruko Eihartze Buiza Prieto, Arrigorriagako Endroke xake taldekoa, goraka dabil, nahiz eta eloan azkenotan zerbait jaitsi (2.055 ditu orain).

 

            Burlatako Mikel Gurea taldeko Haizea Salvatierra Alzorrizek ongi utzi zuen nafarren ohorea, bigarren lekua eskuratuta. Dena den, hori pronostikoa betetzea izan zen, 1.621eko eloarekin postu hori eskuratzeko hautagai argia baitzen, Ehiartze Buiza lehenengo posturako zen bezala. Haizea Salvatierrak 15 urte izanen ditu urtea amaitzean.

 

            Irene Garcia Bolaños bizkaitarrak osatu zuen podiuma. 15 urte inguru ditu. Sestao taldekoa da.

 

TXAPELKETAREN AZKENEKO HISTORIA

 

2006. urtean: Paula Camara Gil (Araba), garaile.

 

2007. urtean: Paula Camara Gil (Araba), garaile.

 

2008. urtean: Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia).

 

2009. urtean: Daniela Velte (Gipuzkoa), garaile.

 

2010. urtean: Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa), garaile.

 

2011. urtean: Angels Cucarella Montell (Bizkaia), garaile; Daniela Velte (Gipuzkoa), bigarren; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), hirugarren.

 

2012. urtean: Angels Cucarella Montell (Bizkaia), garaile; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), bigarren; Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia), hirugarren.

 

2013. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Ainhoa Ortin Blanco (Nafarroa), bigarren; Lara Fernandez Santamaria (Bizkaia), hirugarren.

 

2014. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Daniela Velte (Gipuzkoa), bigarren; Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa), hirugarren.

 

2015. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), bigarren; Irati Laseca Arana (Nafarroa), hirugarren.

 

2016. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Maria Jesus Saez de Jauregui Suso (Araba), bigarren; Carlota Aramendia Ybarra (Nafarroa), hirugarren.

 

2017. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Gisela Gaviria Valencia (Bizkaia), bigarren; Maria Jesus Saez de Jauregui Suso (Araba), hirugarren.

 

2018. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Haizea Salvatierra Alzorriz (Nafarroa), bigarren; Irene Garcia Bolaños (Bizkaia), hirugarren.

 

PALMARESA, 2006. URTETIK

 

1)      Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia) – 3 titulu.

2)      Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia) – 3 titulu.

3)      Paula Camara Gil (Araba) – 2 titulu.

4)      Angels Cucarella Montell (Bizkaia) – 2 titulu.

5)      Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa) – Titulu bat.

6)      Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia) – Titulu bat.

7)      Daniela Velte (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

            2018-06-17.

 

            Iturria: “http://www.xake.net/2018-fva/2018-06-16%20CAM%20EUS%20FEMENINO.html” webgunea.